Zer da IgeriBizi? / ¿Qué es IgeriBizi?

Zer da IgeriBizi?

Swim Camp Getxo igeriketa taldearen egitasmo soziala da IgeriBizi. Getxoko eta Uribe Kostako bizi-kalitatea hobetzen duten elkarteak omendu nahi ditu IgeriBizi-k: inklusibitatearen alde di-hardutenak, ekologismoa dutenak ardatz, euskalgintzakoak…
Aurten, EuskarAbentura Elkartea omenduko du IgeriBizi-k, 24 orduz igerian, euskararen alde ekitaldiarekin. Eta EuskarAbenturarentzat izango da ekitaldian jasotako dirua. Gazteen artean euskararen erabilera sustatu; Euskal Herriko ondare kultural eta naturala ezagutzera eman; eta parekidetasuna, osasuna eta ekologismoa bezalako baloreak zabaltzen egiten du lan EuskarAbentura Elkarteak.

¿Qué es IgeriBizi?

IgeriBizi es el proyecto social del equipo de natación Swim Camp Getxo, por medio del cual homenajean las asociaciones que ayudan a hacer de Getxo y Uribe Kosta un lugar mejor: las que trabajan por la inclusividad, las que se centran en temas ecológicos, las que impulsan el euskera…
Este año, en el evento 24 orduz igerian, euskararen alde, IgeriBizi homenajeará a EuskarAbentura. Y todos los fondos recibidos por el evento serán donados a la asociación. EuskarAbentura trabaja para fomentar el uso del euskera entre la juventud, dar a conocer el patrimonio cultural y natural de Euskal Herria y difundir valores como la paridad, la salud y el ecologismo.